Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorrak xedatzen du ikus-entzunezko autoritateek kodeak betearazteko lan egin behar dutela, besteak beste, Telebista Edukien Aurrean Haurrak Babesteko Autoerregulazio Kodea.
Koerregulazio hitzarmenen segimendua egiteko, Batzorde Misto bat osatuko da. Haren presidente izango da Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (gaztelaniaz, DGOJ) ordezkarietako bat. Hain zuzen ere, autoerregulazio sistemak bere jardueraren kontuak erakutsi beharko dizkio aldian-aldian zuzendaritza nagusiari.
Ikus-entzunezko Bitartekoen Estatu Kontseiluak du prozedurak gidatzeko eta ikus-entzunezko komunikazioen zerbitzu-emaileak zigortzeko eskumena. Kasu horietan, martxoaren 31ko Ikus-entzunezko Komunikazioaren 7/2010 Lege Orokorrak aurreikusten duen zigor-erregimena aplikatuko litzateke. Hala ere, informazio betekizunak betetzen ez badira edo zerbitzuak eskaintzeari uzten bazaio, horiek guztiak Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) emandakoak izanik, Ogasun Ministerioko Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak zigorra ezartzeko eskumena izango du.