Jokoa

Jokoa hauxe da: saria irabazteko helburuarekin dirua edo balio ekonomikoa duen beste edozer objektu arriskatzean datzan jarduera. Etorkizuneko emaitza ezezagunen menpe dago irabaztea edo galtzea, baita, neurri batean, zoriaren menpe ere, jokalarien trebetasun maila edozein dela ere.
 
Jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 Legeak estatu mailako joko-jarduerak arautzen ditu, erabiltzen den kanala elektronikoa, informatikoa, telematikoa zein interaktiboa izan. Tokian bertan dauden baliabideak bigarren mailakoak dira. Gainera, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiari (gaztelaniaz, DGOJ) dagokio jarduera hori baimendu, ikuskatu eta kontrolatzea, sektoreak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko eta parte-hartzaileak zein talde ahulenak babestuta daudela ziurtatzeko.