Erakunde ziurtatzaileak eta ziurtatze txostenak
Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztaleniaz, DGOJ) jokoen softwarea eta segurtasuna ebaluatzeko zenbait erakunde ziurtatzaile independenteren laguntza behar du. Hala, joko-operadoreek erabiltzen dituzten sistema teknikoei eta haien informazio sistemen segurtasunari exijitzen zaizkien betebeharrak betetzen direla ziurtatzeko txostenak egin ahalko ditu.
Erakunde ziurtatzaileak elkarte independenteak dira, adituak jokoen sistema teknikoak ikuskatu eta ebaluatzen, baita haien segurtasuna aztertzen ere. Erakunde horiek aldez aurretik hautatzen dira, prozedura ireki baten bitartez eta haien esperientzia eta profesionaltasuna ebaluatu ostean.
JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) hautatutako erakunde ziurtatzaileen zerrenda eguneratua argitaratu du.
Ziurtatze txostenak, behin-behinekoak zein behin betikoak, lan hori egiteko hautatu diren erakundeetako batek egin behar ditu.
Erakunde ziurtatzaileen zerrenda eta sailkapena
Bi erakunde ziurtatzaile mota daude:
Posible da erakunde ziurtatzaile bat jokoaren softwarearen, segurtasunaren edo bien ziurtatze txostenak egiteko hautatu izatea.
Erakunde ziurtatzaile gisa izendatzeko izapideak
Interesdunek izendapen hori eska dezakete jokoen softwarea ebaluatu eta egiaztatzeko, informazio sistemen segurtasun sistemak ebaluatzeko edo biak egiteko.
Baldintzak, izapideak eta bidali beharreko dokumentuak irailaren 20ko EHA/2528/2011 Aginduan deskribatzen dira. Honek xedatzen ditu jokoen softwarea eta joko-operadoreen segurtasuna ebaluatzeko ziurtatze lanak egingo dituzten erakunde independenteak hautatzeko baldintzak eta prozedura.