Informazio gizarteko zerbitzu-emaileak

Bitartekaritza eta ordainketa elektronikoaren zerbitzu-emaileak

Espainian lortutako gaitze-ziurtagiririk eduki gabe Espainian eskaintzen den joko oro legez kanpokoa izango da.

Bitartekaritza zerbitzuez hitz egiten dugunean, informazio gizarteko beste zerbitzuetara edo informaziora sarbidea eskaintzen duten informazio gizarteko edozein zerbitzuz ari gara.

Hauek bitartekaritza zerbitzuak dira: internetera sarbidea emateko zerbitzuak, telekomunikazioko sareen bitartez datuak transmititzea, erabiltzaileek eskatutako webguneen aldi baterako kopiak egitea, zerbitzarietan besteek emandako datuak, aplikazioak edo zerbitzuak gordetzea eta interneten bilatzeko, bertara sartzeko, datuak biltzeko edo beste webgune batera joateko estekak sortzeko tresnak ematea.

Informazio gizartearen eta elektronikoki ordaintzeko bitartekoen zerbitzu-emaileekin dagoen elkarlanak gehienbat legez kanpoko jokoa jazartzea du helburu. Elkarlan hori bereziki garrantzitsua da jokoak baliabide telematikoak erabiltzen dituenean (internet, telefonoa, SMSak eta abar).

Helburu horrekin, jokoa arautzeko 13/2011 Legeak bi baldintza txertatzen ditu; informazio gizartearen zerbitzu-emaileek zein ordaintzeko bitartekoak eskaintzen dituztenek betearazi beharko dituzte:

  • Informazio eskakizunak (21.8 artikulua).
  • Gelditze eskakizunak kautelazko edo behin betiko neurriak hartzeko, horien bidez legez kanpoko jarduerak gelditzeko edo harekin lotutako edukiak ezabatzeko (47. artikulua).

Eskakizunak bete ezean, arau-hauste larritzat jo ahalko litzateke (40.e artikulua).