Erakundeen arteko harremanak

 

Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ) harremanak ditu hainbat erakunde eta talderekin, bai administraziokoak eta sektore publikokoak, bai sektore pribatuarekin eta hainbat motatako fundazio eta elkarterekin.  Harreman instituzionalak nagusiak zeintzuk eta ze eratakoak diren laburtuko dugu hemen.

 

Harremanak beste ministerioekin eta erakunde publikoekin

Bestalde, JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) elkarlan ildoak mantentzen ditu beste ministerioekin eta administrazioko hainbat erakunderekin, esate baterako, Industria, Energia eta Turismo Ministerioarekin, Telekomunikazioen eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzaren bitartez. Harekin batera sortu ditu Koerregulazio hitzarmena (PDF, 738 KB gutxi gorabehera) eta Joko jardueren merkataritza komunikazioei buruzko Ereduzko Kodea (PDF, 401 KB gutxi gorabehera). 

Bestalde, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin ere harremanak ditu, ludopatia pairatzen duten pertsonak tratatzeko lanetan laguntzeko.

Halaber, ikuskatze lanetan eskumena duten Segurtasun Indar eta Kidegoekin batera lan egiten du JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ), jokoaren esparruko araudia betetzen dela ziurtatzeko; baita Kapital Zuritzea eta Arau-Hauste Monetarioak Prebenitzeko Batzordearen Zerbitzu Exekutiboarekin ere, kapital zuritzeen fenomenoa prebenitzeko.

 

Harreman instituzionalak Europar Batasunarekin eta Europako beste arautzaileekin

JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) harremanak ditu jokoari lotutako gaiak koordinatzen dituzten Europar Batasuneko erakundeekin. Europako Batzordeak jokoa arautzea eta hari lotutako aspektuak estatu kideen eskumena direla uste badu ere, ikuskapen lanak egiten ditu arau nazionalek konpetentzia askea galarazten ez dutela eta erkidegoko enpresen sorrerari trabarik jartzen ez diola bermatzeko.

Harreman iraunkorra dago Espainiako joko araudiaren antzeko araudia duten Europako herrialdeetako erakunde arautzaileekin. Helburua elkarlana bultzatu eta denen artean informazioa trukatzea da. Horrek herrialde desberdinetako hainbat araudiren eta ikuskatze sistemen arteko koordinazioa errazten du, etorkizunean jokoa arautuko duen nazioz gaindiko testuingurua eraikitze aldera.

JAZNek jarduera garrantzitsua burutzen du Europako Batasunean:

  • Europako Batzordea: Online jokoaren arloko Adituen Taldea.
  • CEN/CENELEC, joko-operadoreen berri ematen duten sistementzat Europan ezar daitezkeen estandarrak direla eta.
  • Europako Kontseilua: Kirolari buruzko erabaki partzial zabalduaren (Enlarged Partial Agreement on Sport, EPAS) esparruan garatutako lanetan parte hartzea, kirolaren osotasuna zaintzeko eta kirol apustuetako amarrua saihesteko helburu nagusiarekin.

Horren harira, Espainiako Estatuak 2015eko uztailaren 7an sinatu zuen Kirol Lehiaketen Manipulatzeari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmena, eta berresteko zain dago

JAZNek parte hartzen du Hitzarmenaren Idazkaritzak eskaturik estatuetan kirol lehiaketak manipulatzearen kontra plataforma nazionalak ezartzea bultzatzeko asmoz sortutako Lan Taldean. Plataforma horiek helburu hauek dituzte, besteak beste: dagokion lurraldean izaten diren kirol lehiaketetan egindako apustu irregular eta susmagarriak direnei buruzko informazioa jasotzea, zentralizatzea eta aztertzea, hala dagokionean komenizko alertak igorriz; eta, nazio eta nazioarte mailan dagozkion antolakunde eta agintariekin lankidetzan aritzea, are beste estatuetako plataforma nazionalekin.

Hitzarmenak eta akordioak kontsulta

 

Harreman instituzionalak Iberoamerikako Arautzen dituen Vuelve al inicio de la página

DGOJ ere barne, plan batzuekiko lankidetza instituzionala (eskumen hauek ditu lankidetzarako mekanismoak ezartzea lehentasunezko jarduera lerroa da, jokoaren erakunde arautzaile historia. Horretarako, urte ezberdinetan parte hartzen du (Iberoamerikar Gailur Joko, seminarioaren sustatu eta bultzatu asmoz, estatuko araudietan antzeko iberoamerikako online jokoaren alorrean garatzen diren ikuspegitik begiratuta, arriskuak gutxitu egiten da, nahiz eta horretarako denentzat ez al diren garapen ekonomikoa.

 

Gizarte zibilarekin

JAZN-ren (gaztelaniaz, DGOJ) funtzio nagusia eta haren izateko arrazoia Espainiako kontsumitzaileak orokorrean joko menpekotasunaren aurka babestea da, bereziki adingabeak eta dependentzia duten pertsonak zein pertsona ahulak.

Funtzio hori ahal bezain ondo betetzeko, JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) ikerketan laguntzeko loturak eta bideak ezarri ditu.

Halaber, talde kaltetuak babesteko neurriak ere hartu ditu, baita ludopatia prebenitzekoak ere. Horretarako, gizarte zibileko hainbat bitartekarirekin batera egiten du lan, esaterako, errehabilitatutako ludopaten elkarteekin, joko menpekotasuna ikertzen duten unibertsitateekin (gizartearen zein medikuntzaren ikuspegitik), joko menpekotasuna tratatu eta kaltetuei arreta eskaintzeko zentroekin eta ikertzaileekin.

Sortutako elkarlan ildo horien bitartez, talde ahulak ahal beste babestu nahi dira, baita neurriak eta jokoak kaltetutako pertsonei arreta emateko sistemak ezarri ere.

JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) joko operadoreekin ere elkarlanean jarduten du, neurriok sortu eta praktikan jartzeko.