Zozketaren kontzeptua
1. Zozketa edo ausazko hautaketa bitartez sari bat edo bat baino gehiago esleitzen den joko modalitatea da. Parte hartzen dutenek billeteak, txartelak edo parte hartzeko bestelako agiri edo euskarriak –materialak, informatikoak, telematikoak edo interaktiboak izan daitezke– eskuratzen dituzte modu berezituan. Zozketa, aurretik ezarritako data jakin batean egiten da, eta parte hartzeko ezinbesteko baldintza da diru bat ordaintzea.
2. Zozketaren xedea higigarri bat, higiezina, aziendak edo haiei lotutako eskubideak izan daitezke, baina inoiz ere ezingo da izan dirutan emandako saria.
Zozketa ohikoaren edo ez noizbehinkakoaren kontzeptua
3. Zozketa ohikoa edo ez noizbehinkakoa da aldiro edo etengabe burutzen dena, edo joko-operadore baten ohiko jardueraren parte dena, betiere urtebete baino gutxiagoko aldizkakotasuna duenean.
Zozketa ohikoaren edo ez noizbehinkakoaren jarduera bat garatu dezaket?
4. Beste edozein joko-jardueraren moduan, ez noizbehinkakoak edo ohikoak diren zozketak garatzeko dagozkion lizentzia orokorra eta berezia lortu behar dira aurretik, jokoa arautzen duen legean eta hori garatzen duen araudian ezarritakoa jarraituz.
5. Hala ere, gaur-gaurkoz ez da garaturik zozketa ohikoen modalitatearen araudia; hori dela eta, ezin da ez noizbehinkako zozketarik antolatu edo merkaturatu.
6. Hortaz, bada, gaurko egunez indarrean den araudiaren arabera, debekatuta dago ohikoak edo ez noizbehinkakoak diren zozketak egiteko jarduera.