Merkatu Batasuna

JPK-ren eskumenen artean, 2014. urtean zehar araudi autonomikoa berrikusteari ekin zitzaion, araudi horiek merkatuaren batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legean ezarritako printzipioetara egokitze aldera. Lan horien baitan, azpisektore ezberdinetako operadoreek joko-jarduerak atzitzeko orduan Autonomia-erkidegoek ezartzen dizkien baldintzak aztertu dira, baita B makinei eta zerbitzari bidez erabiltzen diren makinei ezartzen zaizkienak.

Abenduaren 9ko 20/2013 Legeak, merkatu batasunaren bermeari buruzkoa (aurrerantzean, LGUM), merkatu batasuna bermatzeko oinarriak ezarri nahi ditu, inbertsioa eta lehia sustatzen dituen giroa sortze aldera. Horretarako, jatorrizko erakunde eskudunek hartutako erabakiek maila nazionalean duten balioa aintzatesten da, elkarrekiko konfiantza printzipioaren oinarrietatik abiatuta, baita maila nazionalean erakundeen jarduerek duten eraginkortasuna ere. Arauaren helburua zera da: maila nazionalean ekonomia jardueren sektoreek izan ditzaketen oztopoak desagerraraztea. Horrela, ekoizpen-faktoreen zirkulazio askea hobetzeaz gain, operadoreek eskala ekonomiak sorrarazitako kostuak murrizten dituzte, inbertsioa sustatzen da, produktibitateak eta lehiakortasunak gora egiten dute, eta hazkuntza ekonomikoa lortzean enplegua sortzen da.

LGUMean ezarritakoari jarraiki (12. artikuluan), “Arloko batzarren bitartez, erakunde eskudunek araudia aztertu eta aldaketak proposatuko dituzte, Legeak ezarritakoa betetzeko eta horretako printzipio eta xedapenetara egokitzen diren araudiak garatzeko.”

Testuinguru horretan, Jokoaren Arloko Batzarrak, LGUMeko Zortzigarren Xedapen Gehigarrian jasotakoa betetze aldera, jokoaren sektorean jarduteko eskatzen diren zenbait baldintza eta zehaztapen aztertu ditu, arauan egin beharreko aldaketak proposatze aldera.