Jokoaren tasa telematikoki ordaintzea
16/10/2014

Elektronikoki ordaintzeko sistema berria martxan jarri zenetik, jokoaren tasa ordaindu behar dutenek dagokion inprimakia bete dezakete Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren egoitza elektronikoan. Bertan, telematikoki ordaintzea edo aurrez aurre ordaintzea (AEATren edozein erakunde laguntzailetan) aukera dezakete.

Lehen kasuan, tasak ordaintzeko inprimakia bete eta sinatu ondoren, telematikoki ordaindu ahal izango da, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren ordainketa pasabidearen bitartez, erakunde horietako batek kontuan kargua egiten duela, edo kreditu-txartel bidez. Gogoan izan ordainketa egiteko ziurtagiri digitala beharko duzula, ordainketa egiten duen pertsona bankuko kontuaren edo kreditu-txartelaren titularra dela egiaztatze aldera.

Aurrez aurreko ordainketa hautatzekotan, egoitza elektronikoan ematen zaizkizun egiaztagiriak inprimatu beharko dituzu. Horiek eskuan, AEATren edozein erakunde laguntzailetan egin ahal izango duzu ordainketa. Gero, bankuak behar bezala baliozkotutako egiaztagiria bidali beharko duzu Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren erregistrora.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka hau

Temas relacionados: