Koerregulazio hitzarmena

 
Jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legeak aurreikusten du Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) beste erakundeekin batera arautze-lanak egiteko hitzarmenak sina ditzakeela, betiere legeak xedatutako obligazioak betetzen laguntzen badute, eta bereziki publizitateari dagokionez, arau bidez zehaztutako baldintzekin. Autoerregulazioko sistemek kontrol-organo independenteekin batera egingo dute lan, atxikitako enpresek hartu dituzten konpromisoak modu eraginkorrean betetzen direla bermatze aldera.
 
Autoerregulazioa iruzurrezko publizitateari buruzko 84/450/CEE Zuzentarauak dagoeneko aintzat hartzen zuen. Haren arabera, tresna administratibo eta judizialez gain, "iruzurrezko publizitatea ezabatzeko erakunde autonomoek gauzatzen dituzten kontrolek ekintza administratibo zein judizialak betetzea saihes dezakete, eta, beraz, sustatu egin behar dira”. Duela gutxi, gainera, kontsumitzaileekiko jardunbide desleialei buruzko 2005/29/CE Zuzentarauak aurreikusten du estatu kideek ereduzko kodearen arduradunen merkataritza-jardunbide desleialak kontrolatu ahal izango dituztela. Hala, kontrol-mekanismo hori jardunbide desleialak murrizteko abiarazten diren prozedura administratibo zein judizialei gehituko zaie, jardunbideok gelditu edota debekatzeko helburuarekin.
 
Halaber, Espainiako sistema juridikoaren baitan, publizitateari buruzko azaroaren 11ko 34/1988 lege orokorrak xedatzen du legez kontrako publizitatea murriztu eta zigortzeko arau prozesalak (egun Prozedura Zibilaren Legeak biltzen dituenak) honela aplikatuko direla: “autodiziplinako erakundeek egin dezaketen publizitatearen borondatezko kontrolari kalterik egin gabe”.
 
Araudia jarraituta garatu da 13/2011 Legearen autoerregulaziorako hitzarmenen aurreikuspena, azaroaren 14ko 1614/2011 Errege Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian. Dekretu horrek maiatzaren 27ko 13/2011 Legea garatzen du, jokoaren esparruko lizentzia, baimen eta erregistroei dagokienez. Bestalde, legezko aurreikuspenak zehazteaz gainera, koerregulazio hitzarmenen eta haien salaketen arrazoien segimendua egiteko Batzorde Misto bat sortuko dela xedatzen du. Halaber, derrigorrezkoa izango da Jokoaren Batzorde Nazionalaren (gaztelaniaz, CNJ) webgunean autoerregulazio hitzarmenak argitaratzea, baita onartutako Ereduzko Kodeak ere.
 

  • 2011ko azaroaren 17an, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) eta merkataritzako komunikazioaren Autoerregulaziorako Elkarteak (AUTOCONTROL) koerregulazio hitzarmen bat sinatu zuten, joko-jardueren publizitateari, babesari eta promozioari buruzkoa.
  • 2012ko ekainaren 7an, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) eta Informazio Gizartearen Edukien Zuzendariordetza Nagusiak (Komunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkaritza), eta merkataritzako komunikazioaren Autoerregulaziorako Elkarteak (AUTOCONTROL) hitzarmen bat sinatu zuten Ereduzko Kode bat sortzeko, joko-jardueren merkataritzako komunikazioen inguruan.
  • El 20 de noviembre de 2013 la Secretaría de la Comisión Mixta de Seguimiento del Código de Conducta sobre Comunicaciones Comerciales de las actividades de juego comunica a todos los miembros de la Comisión la posición final de la Dirección General de Ordenación del Juego en relación con la publicidad de los bonos y promociones de bienvenida. Documento con la posición de la Dirección General de Ordenación del Juego.
  • En la Comisión Mixta de Seguimiento del Código de Conducta sobre Comunicaciones Comerciales de las actividades de juego celebrada el día 14 de mayo de 2015 se aprueba por unanimidad el criterio interpretativo propuesto por la Dirección General de Ordenación del Juego en relación con el alcance de la Norma Ética 8 del Código de Conducta tras el otorgamiento de licencias singulares correspondientes a nuevos juegos. Documento con el criterio interpretativo.

 
Hitzarmenaren eranskinak:
I. Eranskina “joko-jardueren merkataritzako komunikazioei buruzko Ereduzko Kodeari atxiki zaizkion enpresen ordezkariak". Enpresen zerrenda.
II. Eranskina “Ereduzko Kodea, joko-jardueren merkataritzako komunikazioei buruzkoa”.