Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) 51 operadoreren sistema teknikoak homologatzeko ebazpenak eman ditu. Hala, 2012ko ekainean emandako lizentziak behin betikoak bilakatu dira, eta 10 urteko indarraldia izango dute. Bi operadorek uko egin diete euren lizentziei.
Jokoen sistema teknikoen homologazioak esan nahi du Espainian joko jarduerak egiteko araudiak xedatzen dituen baldintzak betetzen direla. Homologazioak operadoreen joko sistemak ziurtatzeko txostenak izan ditu oinarri, eta hauek Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) hautatutako erakundeek landu dituzte.
Joko sistema teknikoak dira operadoreek joko zerbitzuak eskaini eta hornitzeko erabiltzen dituzten osagaiak, hardwarea eta softwarea.
Emandako behin betiko homologazio eta lizentzien osagarri dira jokoa arautzen duen 13/2011 Legeak aurreikusten dituen baimen, ikuskatze, kontrol eta, hala balegokio, zigor eskumenak.