Joko-jardueren publizitatea egiteko baimena duten operadoreak

Joko-operadoreak gaitze-ziurtagiri bat izan beharko du, joko-jarduerak garatzeko baimena emango diona. Ziurtagiri horri esker, joko-jarduerak garatu ahalko ditu ikus-entzunezko bitartekoetan ematen diren programen edota komunikabide zein webguneetan argitaratzen direnen bitartez. Halaber, parte hartzeko tarifa gehigarria duten zerbitzuak erabiltzeko aukera ere aintzat hartuko da, telefono deien edo mezuen bitartez eskainitakoak.

Joko-jarduerak garatu eta ustiatzeko lizentzia orokor zein bereziak ematen dituzten Joko Antolaketaren Zuzendaritza Nagusiaren (gaztelaniaz, DGOJ) Ebazpenek, baimena ematen dute publizitatea eta promozioa egin eta babesa emateko, betiere legedia aplikagarriak xedatzen dituen baldintzak eta mugak kontuan hartuta.

Joko-operadorearen gaitze-ziurtagiriak baimen hori ematen duela espresuki adierazi ezean, hark ez du baimenik izango joko-jardueren publizitatea edo promozioa egin eta babesa eskaintzeko. Lizentziadun operadoreen zerrenda