Joko-jardueraren lurralde esparrua eta araudi aplikagarria
  1. Joko-jarduerari zer araudi aplikatu behar zaion zehazteko funtsezkoa da jakitea zein den jarduera garatuko den lurralde esparrua, eta estatu mailakoa edo erkidego mailakoa izan daiteke.
     
  2. Joko-jarduera estatu mailakoa izango da Estatuko lurralde osoan garatzen denean edo, hainbat autonomia-erkidegoren lurraldean garatuz, ezin denean zehaztu jarduera burutzen duten autonomia-erkidego bakoitzari egotz dakiokeen zati edo proportzioa (guztientzat, ikus Konstituzio Auzitegiaren 35/2002 Epaia). Kasu horietan, estatuko araudia aplikatuko da.
     
  3. Jardueraren esparrua erkidegoa izango da autonomia-erkidego bakar baten lurralde mugetan garatzen denean edo, erkidego horren lurralde mugetatik haratago garatzen bada ere, zehaztu daitekeenean jardueraren zein zati edo proportzio dagokion erkidego bakoitzari. Halako kasuetan, araudi aplikagarria kasu bakoitzean dagokion erkidegoarena edo erkidegoena izango da.