1. JAZNren jokorako lizentzia eta baimenak

JAZNren jokorako lizentzia eta baimenak

JAZNren jarduera aurkibidea

 

Jokorako lizentzien prozedurei buruzko informazio orokorra ikusteko horretarako jarritako atala kontsulta dezakezu Zuzendaritza Nagusiaren webgunean.

Joko-lizentzia orokorrak: emateko deialdiak eta iraungitzeak eta uko egiteak Itzuli orrialde hasierara

Zuzendaritza Nagusia sortu eta abian jarri zenetik hiru deialdi egin izan dira joko-lizentzia orokorrak emateko.

  • 2011ko azaroko deialdia

Joko-lizentziak emateko deialdira (EHA/3124/2011 Agindua joko-jarduerak garatu eta ustiatzeko lizentzia orokorren deialdia arautuko duten oinarrien agiria onartzen duena "Apustuak", "Lehiaketak" eta "Bestelako jokoak" modalitateetan, 2011ko azaroaren 18ko BOE, eta Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren 2011ko azaroaren 16ko Ebazpena, lizentzia bereziak eskatu eta emateko prozedura xedatzen duena) 59 sozietate aurkeztu ziren, eta 98 lizentzia orokor eta 202 lizentzia berezi eskatu zituzten; guztira 300 lizentzia, alegia.

Deialdi horren ebazpeneko emaitza hau izan zen: 93 lizentzia orokor eman ziren "Apustuak", "Lehiaketak" eta "Bestelako jokoak" modalitateetarako, eta 189 lizentzia berezi hainbat jokotarako. Guztira, 282 lizentzia eman zitzaizkien 59 sozietate eskatzaileetako 55 erakunderi.

  • 2014ko urriko deialdia

Urriaren 29ko HAP/1995/2014 Agindua argitaratuta (Jokoa Arautzeari buruzko maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen joko-jarduerak garatu eta ustiatzeko lizentzia orokorren deialdia arautuko duten oinarrien agiria onartzen zuen) hasiera eman zitzaion Estatu mailako joko-jarduerak garatu eta ustiatzeko lizentzia orokorrak emateko bigarren prozesuari. Deialdia Espainian joko-operadore izateko interesa zuten edota estatu mailako gaitze-ziurtagiria jada izanik euren joko eskaintza zabaldu nahi zuten erakundeei zuzenduta zegoen.

Aipatu agindu horrek indarrean jarri zituen apustu gurutzatuen eta ausazko makinetako jokoak ere, horiei buruzko oinarrizko araudia zegokion agindu bidez onartu zelarik 2014ko uztailean.

Prozesua burutu ondoren, jokorako lizentzia orokorrik ez zuten 10 erakunderi 18 lizentzia orokor banatu zitzaizkien guztira. Aurretik jada jokorako lizentziak zituzten 7 operadoreri ere 7 lizentzia orokor eman zitzaizkien guztira. Eta bi eskabide ez ziren onartu, ez zituztelako betetzen araudiz ezarritako betekizunak. Bestetik, eta prozesu horrekin batera, lotuta ziren lizentzia orokorrekin batera beste 36 lizentzia berezi eskatu ziren aldi berean, hainbat joko motatakoak. Horietatik, aurkezle batek atzera egin zuen aurkeztutako eskabidean eta 7 ez ziren onartu, epez kanpo aurkezteagatik edota ezetsia izateagatik horiei loturik zen lizentzia orokorreko eskabidea.

  • 2017ko abenduko deialdia

2017ko abenduaren 16an argitaratu zen BOEn HFP/1227/2017 Agindua, abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez onartzen baitzen Jokoa Arautzeari buruzko maiatzaren 27ko 13/2011 Legean jasotzen diren joko-jarduerak garatzeko eta ustiatzeko lizentzia orokorren deialdia arautuko duten oinarrien agiria.

Lizentzia orokorrak eskatzeko epea urtebeteren buruan amaitzen da, aipatu oinarrien agiria onartzen duen agindua argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, zehazki epe horretako azken egunaren 13:00etan. Epea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluak dioenari jarraituz kontatuko da.

Epe hori amaitzen denean, deialdiaren emaitzaren laburpen batua erantsiko da .

 

Lizentzia orokor berriak ematea
 
  2011 2014 Guztira
Beste Joko batzuk 45 10 55
Apustuak 30 15 45
Lehiaketak 18   18
Guztira 93 25 118

 

Lizentzia  orokorren iraungitzea eta uko egitea
 
  2012 2013 2014 2015 Guztira
I UE I UE I UE I UE
Beste Joko batzuk   2   1   1 1 4 9
Apustuak   4   1   2   2 9
Lehiaketak   1       2 1 4 8
Guztira   7   2   5 2 10 26

I. Iraungitzea bermeak ez berritzeagatik (1614/2011 EDren 42. art.)
UE. Uko egitea

 

Lizentzia bereziak: emateko deialdiak eta iraungitzeak eta uko egiteak Itzuli orrialde hasierara

Lizentzia bereziak eskatzeko indarreko prozedura Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez onartu zen. Ebazpen horretan, joko-jarduerak abiarazteko eta ustiatzeko behar diren lizentzia bereziak eskatzeko eta esleitzeko prozedura ezartzen zen, Jokoa Arautzeari buruzko maiatzaren 27ko 13/2011 Legea garatzen duen azaroaren 14ko 1614/2011 Errege Dekretuaren 17. artikuluak joko-lizentzien, -baimenen eta -erregistroen inguruan xedatzen duenarekin bat eginik.

Horren aurretik egon dira lizentzia bereziak ematea arautzen zuten beste bi prozedura, eta hauek dira:

  • Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren 2014ko urriaren 10eko Ebazpena, joko-jarduerak abiarazteko eta ustiatzeko behar diren lizentzia bereziak eskatzeko eta esleitzeko prozedura ezartzen duena, Jokoa Arautzeari buruzko maiatzaren 27ko 13/2011 Legea garatzen duen azaroaren 14ko 1614/2011 Errege Dekretuaren 17. artikuluak joko-lizentzien, -baimenen eta -erregistroen inguruan xedatzen duenarekin bat eginik.
  • Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren 2011ko azaroaren 16ko Ebazpena, joko-jarduerak abiarazteko eta ustiatzeko behar diren lizentzia bereziak eskatzeko eta esleitzeko prozedura ezartzen duena, Jokoa Arautzeari buruzko maiatzaren 27ko 13/2011 Legea garatzen duen azaroaren 14ko 1614/2011 Errege Dekretuaren 17. artikuluak joko-lizentzien, -baimenen eta -erregistroen inguruan xedatzen duenarekin bat eginik.

 

Lizentzia berezi berriak ematea
 
Lizentzia Orokorra Lizentzia Berezia 2012 2013 2014 2015 2016 2017 Guztira
BESTE JOKO BATZUK              
  Pokerra 29           29
  Bingoa 26 2 1 1 1 1 32
  Erruleta 32 1 2 7 3 3 48
  Black Jack 29 2 3 6 2 4 46
  Joko osagarriak 7           7
  Puntu eta Bankua 21 1   3 1   26
  Ausazko Makinak       30 7 3 40
APUSTUAK              
  Kirol Apustua - Elkarren artekoa 7 2   1     10
  Hipika Apustua - Elkarren artekoa              
  Kirol Apustua - Kontrapartidakoa 23 1 2 10 1 5 42
  Hipika Apustua - Kontrapartidakoa 10 2 2 3   1 18
  Beste Apustu batzuk - Kontrapartidakoa 11 2 3 5   3 24
  Kirol Apustua - Gurutzatutakoa       2     2
  Beste Apustu batzuk - Gurutzatutakoa       1     1
LEHIAKETAK              
  Lehiaketak 9         1 10
Guztira   204 13 13 69 15 21 335

 

 

 

Lizentzia berezien iraungitzea eta uko egitea
 
  2013 2014 2015 2016 2017 Guztira
A B UE A B UE A C D UE A B D UE A D UE
LO - BESTE JOKO BATZUK                                    
LB - Pokerra 1   1 1   1 2 1   3 4       4 3   21
LB - Bingoa 2 2 1             6 3       6 3   23
LB - Erruleta   1     1 1     2 4               9
LB - Black Jack   1     1 1       5     1         9
LB - Joko Osagarriak   1       1         1     1   3   7
LB - Puntu eta Bankua   3           1 2 2             1 9
LB - Ausazko Makinak                                    
LO - APUSTUAK                                    
LB - Kirol Apustua - Elkarren artekoa   1 2             1         2 1   7
LB - Kirol Apustua - Kontrapartidakoa   1 2   1 2       2   1       2   11
LB - Hipika Apustua - Kontrapartidakoa 1 1 1 1   1     1 1     1         8
LB - Beste Apustu batzuk - Kontrapartidakoa 4   1 1     1     1         1     9
LO - LEHIAKETAK                                    
LB - Lehiaketak               1   3         2 1   7
Guztira 8 11 8 3 3 3 3 5 28 8 1 2 1 15 13 1 120

A. Iraungitzea, lizentzia berezia gutxienez urtebetez erabili ez delako (13/2011 Legearen 9.5 art.)
B. Iraungitzea, lizentzia bereziaren behin betiko homologazioa lortu ez delako (1614/2011 EDren 17. art.)
C. Iraungitzea, bermeak berritu ez direlako (1614/2011 EDren 42. art.)
D. Iraungitzea, lizentzia bereziaren epemuga iraun eta berritzea eskatu edo onartu ez delako (13/2011 Legearen 9.5 art.)
R. Uko egitea

 

Indarreko lizentzia bereziak 2013-2017an, modalitatearen arabera

 

Noizbehinkako joko-baimenak Itzuli orrialde hasierara

Noizbehinkako joko-baimenen jarduerari buruzkoan, ondorengo laukietan azaltzen da JAZNren jarduera:

Noizbehinkako joko-jardueren baimena
 
  Baimendutakoak Ezetsiak Atzera egindakoak Besterik
2013 4   7  
2014 5 3 2 1
2015 5 2 6 2
2016 11   1 4
2017 10 3 6 5

 

Loteria jokoen baimena
 
   
2012 ESPAINIAKO GURUTZE GORRIAren eskaera
– 2012ko Urre Zozketa
►2012ko martxoaren 14ko MINISTERIO AGINDUZ onartua
– 2013ko Urre Zozketa
►2013ko abenduaren 5eko MINISTERIO AGINDUZ onartua
SOCIEDAD ESTATAL LOTERÍAS Y APUESTAS DEL ESTADOren eskaera
– “Gordo de la Primitiva” jokoaren merkaturatzea   Dominikar
Errepublikako Loteria Nazionalaren bitartez ►2012ko uztailaren 27ko MINISTERIO AGINDUZ onartua
– “Joker” jokoaren merkaturatzea
►2012ko uztailaren 30eko MINISTERIO AGINDUZ onartua
ONCE-ESPAINIAKO ITSUEN ERAKUNDE NAZIONALAren eskaera
– Loteria jokoaren proiektua (“Eurojackpot”)
►2012ko ekainaren 4ko MINISTERIO AGINDUZ onartua
2013 ESPAINIAKO GURUTZE GORRIAren eskaera
– 2014ko Urre Zozketa
►2013ko abenduaren 20ko MINISTERIO AGINDUZ onartua
SOCIEDAD ESTATAL LOTERÍAS Y APUESTAS DEL ESTADOren eskaera
 – Jokoaren aldaketa (“Joker”: Primitiva/Euromilioak Taldea)
►2013ko abenduaren 20ko MINISTERIO AGINDUZ onartua
BESTE ERAKUNDE BATZUK
- 4 zozketa-eskaera
►Artxibatzeko ebazpena lau espedienteentzat
2014 ESPAINIAKO GURUTZE GORRIAren eskaera
– 2015eko Urre Zozketa
►2015eko urtarrilaren 9ko MINISTERIO AGINDUZ onartua
BESTE ERAKUNDE BATZUK
- 4 zozketa-eskaera
►Artxibatzeko ebazpena lau espedienteentzat
2015 ESPAINIAKO GURUTZE GORRIAren eskaera
– 2016ko Urre Zozketa
►2016ko urtarrilaren 12ko MINISTERIO AGINDUZ onartua
SOCIEDAD ESTATAL LOTERÍAS Y APUESTAS DEL ESTADOren eskaera
 - Noizbehinkakoak ez diren loteria jokoen eskaera
►1614/2011ko EDren 24. eta 25. artikuluen gaineko txostena
BESTE ERAKUNDE BATZUK
- 10 zozketa-eskaera
2016 ORGANIZACIÓN IMPULSORA DE DISCAPACITADOS (OID)
– Nohizbehinkakoak ez diren 2 jokoren eskaera
►Ezespen ebazpenak bi espedienteetan
SOCIEDAD ESTATAL LOTERÍAS Y APUESTAS DEL ESTADOren eskaera
 - Noizbehinkakoak ez diren loteria jokoen eskaera
►1614/2011ko EDren 24. eta 25. artikuluen gaineko txostena
2017 ESPAINIAKO GURUTZE GORRIAren eskaera
– 2017ko Urre Zozketa
►2017ko urtarrilaren 13ko MINISTERIO AGINDUZ onartua

 

B motako ausazko makinen baimena. Bidaiari-ontziak linea erregularrean
 
(Bidaiari-ontziak linea erregularrean) 2013 2014 2015 2016 2017
Ontziak jartzeko baimena   11 8 17  
Kokapena aldatzeko baimena 5 4 7 15 9
Makinak jartzeko baimena   3 2 23 4
Indarraldia berritzea 7 1 7 1  
Zerga-trukeen baimena   8 5 3 13
Guztira 12 27 29 59 26

 

JAZNren jarduera aurkibidea