Legez kanpoko jokoa, legea betetzen ez duena da.
Espainian, estatu mailan online joko bat eskaintzeko, horretarako gaitzen duen ziurtagiria behar da.
13/2011 Legearen arabera, gaitze ziurtagiri bat beharrezkoa da joko jakin batzuk Espainian eskaintzeko:
Halaber, kontuan izan behar da beste estatuetan lortutako gaitze ziurtagiriek ez dutela Espainian balio. Beraz, jokoa eskaintzea ahalbidetzen duen ziurtagiria Espainian lortu beharko da.
Tokiko joko tradizionalak (bingo aretoak, joko aretoak, kasinoak) Autonomia Erkidego bakoitzean xedatutakoaren arabera arautzen dira; hortaz, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ) eskumenetik kanpo gelditzen da esparru hori.
Jokoa arautzen duen 13/2011 Legearen helburuetarako, “joko” hitza argi eta garbi definitzen du 3.a) artikuluak. Hala ere, oro har, baldintza hauek bete egin behar dira jarduera bat "jokotzat" jotzeko:
Zeintzuk dira legez kanpoko jokoetan parte hartzearen arriskuak?
Herritar bat legez kanpoko jokoak eskaintzen dituen gune batera sartzen denean, haren funtsak eta datu pertsonalak arriskuan jar ditzake, eta iruzurra egin diezaiokete. Baliteke, halaber, jardunbide desleialetan parte hartzera behartua izatea edo talde kriminalei laguntzea.
Joko segurua
Nola jakin daiteke legezko edo legez kanpoko gune batean gauden?
Garrantzitsuena da jokoa eskaintzen duen operadorea ezagutzea, eta ondoren operadore horrek beharrezko gaitze ziurtagiria duen egiaztatzea.
Oro har, jardunbide egokiaren urrats hauek jarraitzea ondo dator edozein jokotan parte hartu aurretik:
Ze arrisku ditu legez kanpoko jokoa eskaintzeak?
Gaitze ziurtagiria izan gabe Espainian jokoak eskaintzen dituen erakunde orok legea hausten du. Ondorioak hauek izan daitezke:
Legez kanpoko jokoa jazartzeko, kautelazko neurriak ere hartu ahalko dira, esate baterako, legez kanpoko gunerako sarbidea blokeatzea edo ordainketa bideak ixtea.
Zeintzuk dira legez kanpoko jokoaren publizitatea egitearen arriskuak?
Debekatuta dago legez kanpoko jokoen publizitatea edo promozioa egitea, baita horiei babesa eskaintzea ere, modua edozein dela ere. Hala eginez gero, arau-hauste larritzat joko da, eta isuna milioi bat eurokoa izan daiteke. [Esteka Publizitatea atalera]
JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) legez kanpoko jokoa jazartzen du
Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenetako bat Espainian eskaintzen diren legez kanpoko jokoak jazartzea da.
Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) Espainian eskaintzen diren jokoak kontrolatu eta ikuskatzen ditu, legez kanpoko jokoen sorrera prebenitzeko helburuarekin. Legez kanpoko joko bat eskaintzen dela egiaztatu ostean, Legeak ezartzen dituen bideak erabiliko dira legez kanpoko joko horren merkaturatzea zigortu eta gelditzeko.
Legez kanpoko jokoaren aurkako elkarlana
Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (gaztelaniaz, DGOJ) erantzukizuna da joko baimendugabeak jazartzea, haren eskumenen barruan. Lan horretan, hauen laguntza izango du:
Nola salatu legez kanpoko webgune bat?
Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) prozedura hau sortu du legez kanpoko jokoak eskaintzen dituen guneak salatzeko edo halakoak aurkitzen laguntzeko.Para más detalles accede a la sección de Denuncias y Reclamaciones.