Lege-oharra

Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (gaztelaniaz, DGOJ) jabetza dira interneteko domeinu hauek: http://www.dgojuego.minhap.gob.es eta http://www.ordenacionjuego.es.

 
Webgune hori erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak baldintza orokor hauek espresuki eta erabat onartzen dituela, erabiltzailea bertan sartzen den momentuan dagoen bertsioaren arabera, eta webgunearen eduki edo zerbitzu zehatzei aplikatu behar zaizkien baldintza zehatzei kalterik egin gabe aritzen dela. Informazioa eta zerbitzuak ez dira berehala eguneratuko, beraz, desfaseak egon daitezke. Webguneak biltzen duen informazio, zerbitzu eta edukien indarraldia eta zehaztasuna egiaztatzea aholkatzen dizugu.
 

  • Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak
     
    Webgune honen bitartez jasotako informazioak eta bertan egindako galderei emandako erantzunek informazio orokorra emateko eta herritarrari arreta eskaintzeko funtzioa dute, 208/1996 Errege Dekretuaren 4. artikuluak xedatzen duenarekin bat. Hortaz, ez du inoiz ondorio juridiko loteslerik ekarriko.
     
    Webgunearen zerbitzuak hobetzeko helburuarekin, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) eskubidea izango du, nahi duenean eta aurretik erabiltzaileei jakinarazi beharrik gabe, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa, berezitasun teknikoak eta zerbitzuak aldatzeko, areagotzeko edo ezabatzeko, era aldebakarrekoan.
     
    • Estekak eta hiperestekak
       
      Aldaketa horiek webguneko hiperestekei eragin ahalko diete, hirugarrenen webguneetara bidera baitezakete. Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) ez du inongo erantzukizunik izango webgune horietako edukien, informazioaren eta zerbitzuen inguruan, izan ere, ez dira haren jabetzakoak eta ez ditu edukiak berrikusten. Edukiok informatzeko helburua besterik ez dute izango, eta honek ez du esan nahi eduki edo gune horietako pertsona edo titularrekin harremanik duenik.
       
      Domeinuaren beraren estekari dagokionez, hiperesteka erabiltzeak ez du esan nahi Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (gaztelaniaz, DGOJ) eta esteka erabiltzen duen webgunearen jabearen artean inolako harremanik dagoenik, ezta webgune horretako eduki edo zerbitzuak onartzen dituenik ere. Beraz, ezin izango da esan edo ulertzera eman Ministerioak hiperesteka hori baimendu duenik edo hura erabiltzen duen webgunearen zerbitzuak edozein modutan berrikusi edo onartu dituenik.
       
      Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) ez du erantzukizunik izango eta ez du bermatzen hiperesteka erabiltzean eskaintzen diren eduki edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna. Erabiltzaileak bere ardurapean hartuko ditu hiperestekaren bitartez webgunera sartzeagatik sor daitezkeen ondorio, kalte edo ekintzak.
       
      Hiperesteka erakusten duen webguneak ezin izango du Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (gaztelaniaz, DGOJ) marka, izendapen, logotipo, eslogan edo bestelako zeinu adierazgarririk erakutsi, hiperestekarenak berarenak diren zeinuak salbu.
       
      Hiperesteka erakusten duen webguneak ez du legez kontrako edukidun informaziorik izango, ezta moralaren eta nagusiki onartzen diren ohitura onen aurkakorik ere. Halaber, ez du hirugarrenen eskubideen aurkako edukirik erakutsiko.
       
    • Bertsio eleaniztuna
       
      Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (gaztelaniaz, DGOJ) webgunea Espainiako hainbat hizkuntzatara itzulita dago, bakoitza ofiziala bere lurraldean. Hala egin da 1978ko Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluak xedatutakoarekin eta Autonomia Estatutuekin bat eginda. Hizkuntza horiek katalana, euskara eta galegoa dira. Halaber, atzerriko hizkuntza batera (ingelesa) ere badago itzulita ataria.
       
      Atariaren edukia maila desberdinetan itzulita dago. Ez dira itzuliko atariaren Home ataleko "Nobedadeak" eta "Gehien bisitatu dena" atalak, izan ere, aldaketak oso azkar txertatzen dira bertan, ezta arau juridikoak ere.
       
      Orokorrean, gaztelaniako bertsioak eta gainontzeko hizkuntzetakoak ez dira aldi berean argitaratuko, itzulpen prozesua dela eta.

 

  • Berrerabilpenerako baldintza orokorrak
     
    • Baldintza orokorren derrigortasuna
       
      Baldintza orokor hauek, beti eskuragarri www.datos.gob.es/avisolegal webgunean, edukiak berrerabiltzen dituen edonori eragingo diete, baldintzei lotutako dokumentuak erabiltzeagatik bakarrik. Zentzu honetan, berrerabiltzailetzat joko da sektore publikoko informazioa berrerabiltzen duen pertsona oro, fisiko zein juridiko, haren helburuak komertzialak izan zein ez.
       
    • Berrerabiltzeko baimena eta jabetza intelektualeko eskubideen lagapen ez esklusiboa.
       
      Baldintza orokor hauek dokumentuak helburu komertzial zein ez komertzialetarako erabiltzea ahalbidetzen dute. Berrerabiltze gisa joko da pertsona fisiko zein juridikoek, helburu komertzial edo ez komertzialetarako Estatuko Administrazio Orokorraren erakundeen jabetzakoak diren dokumentuak, edo sektore publikoko gainontzeko erakunde eta elkarteenak erabiltzen dituztenean, baldin eta jarduera administratibo publiko baten baitan gertatzen ez bada. Erakunde horiek urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuaren 1.2 artikuluan agertzen dira. Honek estatuko sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea garatzen du. Baimendutako berrerabiltzeak honakoak biltzen ditu, besteak beste: informazioa kopiatzea, zabaltzea, aldatzea, egokitzea, ateratzea, berrordenatzea eta konbinatzea.
       
      Dokumentuaren kontzeptua sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 3. artikuluko 2. atalak xedatzen duena da. Hortaz, informazio mota guztiak gain hartzen ditu, euskarri materiala zein elektronikoa izan, eta erabiltzen duen adierazpen modu grafikoa, soinuzkoa edo irudizkoa edozein delarik. Beraz, aintzat hartuko ditu mailarik banandu edo "gordineneko" datuak ere.
       
      Halaber, aipatu baimena ematean, dokumentuen jabetza intelektualeko eskubideak doan eta modu ez esklusiboan lagako dira, hala dagokionean. Bestalde, baimendutako berrerabiltze jarduera aurrera eramateko beharrezkoak diren erreproduzitze, banatze, komunikazio publiko edo eraldaketa jarduerak ere egin ahalko dira, edozein modalitate eta formatutan, pertsona guztientzako eta Legeak baimentzen duen epe luzeenean.
       
    • Berrerabiltzeko baldintza orokorrak.
       
      Baldintza orokor hauek bete beharko dira horiei lotutako dokumentuak berrerabiltzeko:
       
      1. Debekatuta dago informazioaren zentzua desnaturalizatzea.
      2. Berrerabiltzen diren dokumentuen iturria aipatu egin behar da. Aipamen hori honela egin daiteke: "Datuen jatorria: "Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusia" (gaztelaniaz, DGOJ)
      3. Aipatu behar da berrerabiltzen diren dokumentuak noiz aldatu ziren azkeneko aldiz, betiere jatorrizko dokumentuak informazio hori ematen badu.
      4. Ezin izango da adierazi edo iradoki Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ), berrerabilitako informazioaren jabe denak, berrerabiltze horretan parte hartzen duenik edo hura babesten duenik.
      5. Mantendu egin beharko dira, horiek aldatu edo ezabatu gabe, berrerabiltzen diren dokumentuek bildu ditzaketen eguneratze datari eta berrerabiltzeko baldintzei buruzko metadatuak.

       

    • Erantzukizun eza.
       
      Erabiltzaile zein agenteek euren ardurapean berrerabiliko dituzte datuak, eta eurena soilik izango da erantzukizuna berrerabiltze horrengatik hirugarrenei sortutako kalteen aurrean.
       
      Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusia (gaztelaniaz, DGOJ) ez da berrerabiltzaileek erabiltzen duten informazioa berrerabiltzeko moduaren erantzule izango, ezta berrerabilitako informazioak zuzenean edo zeharka sor ditzakeen kalte ekonomikoena, materialena edo datuena ere.
       
      Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) ez du bermatzen eskuragarri jartzen diren dokumentu berrerabilgarrien edukiak zein formak beti berdin jarraituko dutenik, eta ez du inongo erantzukizunik izango akats edo omisioren bat badute.
       
    • Agente berrerabiltzailearen erantzukizuna.
       
      Agente berrerabiltzailea sektore publikoko informazioaren berrerabiltzeari buruzko araudipean egongo da. Aintzat hartuko da, halaber, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 11. artikuluak aurreikusten duen zigor erregimena.

 

  • Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (gaztelaniaz, DGOJ) webguneko diseinuaren, logotipoen eta bestelako irudien inguruko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak. Frame-ak.
     
    Atariaren diseinua, iturri-kodea eta bertan agertzen diren logotipo, marka eta bestelako zeinu bereizgarriak Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (gaztelaniaz, DGOJ) jabetza dira, eta dagozkion jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Atariko irudiak ere berdin babestuta daude.
     
    Beraz, erabat debekatuta dago haiek erreproduzitu, banatu, publikoki komunikatu, eraldatu edo antzerako ekintzak gauzatzea, aurretik Zuzendaritza Nagusiak espresuki horretarako baimena eman ez badu. Atariko atal honetan zehazten diren elementuak erabiltzeko lizentziak baimena ematen dio erabiltzaileari edukiak deskargatzeko eta era pribatuan erabiltzeko, betiere edukiok osorik mantentzen badira.
     
    Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzen ditu; horregatik, gure webguneak zure eskubideak urratzen dituela pentsatuz gero, eskertuko dizugu gurekin harremanetan jar zaitezela atariaren webmaster-a bidez.
     
    Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) espresuki debekatzen du "framing-ak" egitea eta hirugarrenek beste edozein modutan atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzea.

 

  • Datu pertsonalen babesa.
     
    Webgune honetako postontzi eta harpidetza zerbitzuetan eskatutako datu pertsonalak fitxategietan gordetzen dira, Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta Lege hori garatzen duen araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.
     
    Erabiltzaileak atzitze, zuzentze edota baliogabetze eskubideak erabili ahalko ditu postontzi edota harpidetza inprimakiek jasotzen dituzten baldintzekin bat etorriz.

 

  • Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
     
    Lege-ohar honen baldintzak interpretatzerakoan edo atariko zerbitzuen inguruan liskar edo gatazkarik sortuko balitz, Espainiako legedia aplikatuko da. Atarira sartzeagatik edo bertako zerbitzuak erabiltzeagatik sortutako gatazkak konpontzeko, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) eta erabiltzaileak azken horren helbideko epaile eta epaitegien agindupean egongo direla adosten dute, betiere helbide hori Espainian badago.