Erakundeen arteko harremanak

 

Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ) harremanak ditu hainbat erakunde eta talderekin, bai administraziokoak eta sektore publikokoak, bai sektore pribatuarekin eta hainbat motatako fundazio eta elkarterekin.  Harreman instituzionalak nagusiak zeintzuk eta ze eratakoak diren laburtuko dugu hemen.

 

Joko Politiken Kontseilua (gaztelaniaz, CPJ)

Jokoa arautzeko 13/2011 Legeak 34. eta 35. artikuluetan xedatzen du Joko Politiken Kontseilua (JPK; gaztelaniaz, CPJ) dela joko gaietan Autonomia Erkidegoen eta Estatuaren arteko parte-hartze eta koordinaziorako organoa.

Autonomia erkidego eta autonomia hiri bakoitzean jokoaren esparruko eskumenak dituzten kontseilariek osatzen dute Joko Politiken Kontseilua. Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari kopuru parekidea  bilduko du. Kontseiluaren presidente izango da Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren titularra, eta, gainontzeko kontseilariek bezala, haren funtzioak, bertaratzea eta botoa ematea  delegatu  ditzake.

Halaber, 13/2011 Legeak xedatzen du Joko Politiken Kontseiluaren bitartez Autonomia Erkidegoek eta Estatuak erregimen juridikoa eta zerga-erregimena bateratzeko ekintzak sustatuko dituztela, eta publizitatearen, promozioaren eta babesa ematearen esparruan araugile lanak egingo dituztela, Espainia osoan edozein joko modalitate, joko mota eta operadoreri aplikatzeko.

Joko Politiken Kontseiluak gai hauek jorratzen ditu:

  • Jokoen oinarrizko araudia.
  • Jokoen oinarrizko araudia eta noizbehinkako jokoen baldintza orokorrak garatzea.
  • Lizentziak emateko irizpideak.
  • Jokoen sistema teknikoen eta haien homologazioaren baldintzak definitzea.
  • Autonomia Erkidegoen barruan jokoaren esparruko eskumenak dituzten organoek lizentzien ziurtatzeak eta homologatzeak onartzeko printzipioak.
  • Adingabeak, menpekotasunak dituzten pertsonak eta pertsona ahulak babesteko neurrien inguruko araudia koordinatzea.
  • Estatuari eta Autonomia Erkidegoei proposatu beharreko neurriak aztertzea, erregimen juridiko aplikagarria (zergen esparrua barne) bide hauen bitartez gauzatutako jokoekin parekatzeko: bide elektroniko, informatiko, telematiko edo interaktiboetatik zein bertatik bertara egindakoak, jarduera horien publizitate jarduerak eta babesa emateko jarduerak. Horretarako, sektoreko ordezkari gisa diharduten elkarteei egindako kontsultak  sustatuko lirateke.
  • Jokoaren izaera dela eta, Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko lan bateratua eskatzen duten aspektuez ere arduratuko da.

 

JPK-ren (gaztelaniaz, CPJ) dokumentazioa

JPK-ren eskumenen artean, 2014. urtean zehar araudi autonomikoa berrikusteari ekin zitzaion, araudi horiek merkatuaren batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legean ezarritako printzipioetara egokitze aldera. Lan horien baitan, azpisektore ezberdinetako operadoreek joko-jarduerak atzitzeko orduan Autonomia-erkidegoek ezartzen dizkien baldintzak aztertu dira, baita B makinei eta zerbitzari bidez erabiltzen diren makinei ezartzen zaizkienak.

2014. urtean zehar prestatutako dokumentazioa.

 

Harremanak beste ministerioekin eta erakunde publikoekin

Bestalde, JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) elkarlan ildoak mantentzen ditu beste ministerioekin eta administrazioko hainbat erakunderekin, esate baterako, Industria, Energia eta Turismo Ministerioarekin, Telekomunikazioen eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzaren bitartez. Harekin batera sortu ditu Koerregulazio hitzarmena (PDF, 738 KB gutxi gorabehera) eta Joko jardueren merkataritza komunikazioei buruzko Ereduzko Kodea (PDF, 401 KB gutxi gorabehera). 

Bestalde, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin ere harremanak ditu, ludopatia pairatzen duten pertsonak tratatzeko lanetan laguntzeko.

Halaber, ikuskatze lanetan eskumena duten Segurtasun Indar eta Kidegoekin batera lan egiten du JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ), jokoaren esparruko araudia betetzen dela ziurtatzeko; baita Kapital Zuritzea eta Arau-Hauste Monetarioak Prebenitzeko Batzordearen Zerbitzu Exekutiboarekin ere, kapital zuritzeen fenomenoa prebenitzeko.

 

Harreman instituzionalak Europar Batasunarekin eta Europako beste arautzaileekin

JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) harremanak ditu jokoari lotutako gaiak koordinatzen dituzten Europar Batasuneko erakundeekin. Europako Batzordeak jokoa arautzea eta hari lotutako aspektuak estatu kideen eskumena direla uste badu ere, ikuskapen lanak egiten ditu arau nazionalek konpetentzia askea galarazten ez dutela eta erkidegoko enpresen sorrerari trabarik jartzen ez diola bermatzeko.

Harreman iraunkorra dago Espainiako joko araudiaren antzeko araudia duten Europako herrialdeetako erakunde arautzaileekin. Helburua elkarlana bultzatu eta denen artean informazioa trukatzea da. Horrek herrialde desberdinetako hainbat araudiren eta ikuskatze sistemen arteko koordinazioa errazten du, etorkizunean jokoa arautuko duen nazioz gaindiko testuingurua eraikitze aldera.

Europako Arautzaileek 2012ko ekainean Bartzelonan egindako bileraren adierazpen bateratua (PDF, 119 KB gutxi gorabehera)

 

Gizarte zibilarekin

JAZN-ren (gaztelaniaz, DGOJ) funtzio nagusia eta haren izateko arrazoia Espainiako kontsumitzaileak orokorrean joko menpekotasunaren aurka babestea da, bereziki adingabeak eta dependentzia duten pertsonak zein pertsona ahulak.

Funtzio hori ahal bezain ondo betetzeko, JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) ikerketan laguntzeko loturak eta bideak ezarri ditu.

Halaber, talde kaltetuak babesteko neurriak ere hartu ditu, baita ludopatia prebenitzekoak ere. Horretarako, gizarte zibileko hainbat bitartekarirekin batera egiten du lan, esaterako, errehabilitatutako ludopaten elkarteekin, joko menpekotasuna ikertzen duten unibertsitateekin (gizartearen zein medikuntzaren ikuspegitik), joko menpekotasuna tratatu eta kaltetuei arreta eskaintzeko zentroekin eta ikertzaileekin.

Sortutako elkarlan ildo horien bitartez, talde ahulak ahal beste babestu nahi dira, baita neurriak eta jokoak kaltetutako pertsonei arreta emateko sistemak ezarri ere.

JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) joko operadoreekin ere elkarlanean jarduten du, neurriok sortu eta praktikan jartzeko.