Araututako jokoak

Gaur egun araututa dauden joko motak zerrendatu ditugu jarraian. Araututa ez dauden joko guztiak debekatuta daude:

  Jokoen zerrenda eta goitibeherako informazioa:

ELKARREN ARTEKO KIROL APUSTUAK

Elkarren arteko kirol apustua honetan datza: kirol ekitaldi baten edo bat baino gehiagoren emaitzen iragarpena egin eta asmatzean, baita halako ekitaldi edo kirol lehiaketen barruan gertatzen diren ekintza edo jardueren kasuan ere. Jokoaren operadoreak aurretiaz zehaztuko lituzke dagokion programan.
Jokatutako zenbateko osoaren ehuneko bat, betiere sarien programarekin bat, emaitza asmatu dutenen artean banatuko litzateke. Ehuneko hori aurretiaz jokoaren oinarrizko arauetan zehaztuko litzateke.

Azaroaren 8ko EHA 3081/2011 Agindua

KONTRAPARTIDAKO KIROL APUSTUAK

Kontrapartidako kirol apustua honetan datza: kirol ekitaldi baten edo bat baino gehiagoren emaitzen iragarpena egin eta asmatzean, baita halako ekitaldi edo kirol lehiaketen barruan gertatzen diren ekintza edo jardueren kasuan ere. Jokoaren operadoreak aurretiaz zehaztuko lituzke dagokion programan.< Parte-hartzaileak joko-operadorearen aurka egingo luke apustua. Saria zehazteko, parte-hartzaileak ipinitako zenbatekoa operadoreak iragarpen horretarako aurretiaz balioztatu duen koefizientearekin biderkatuko litzateke.

Azaroaren 8ko EHA 3080/2011 Agindua.

KONTRAPARTIDAKO BESTELAKO APUSTUAK

“Kontrapartidako bestelako apustua” deritzo parte-hartzaileak joko-operadorearen aurka apustu egiten duenean. Saria irabazteko, apustua egin duen iragarpenarekin asmatu egin beharko luke parte-hartzaileak. Saria zehazteko, parte-hartzaileak ipinitako zenbatekoa operadoreak iragarpen horretarako aurretiaz balioztatu duen koefizientearekin biderkatuko litzateke.
Programak biltzen dituen emaitza batean edo bat baino gehiagotan oinarritzen da apustua, baita halako ekitaldietan gertatzen diren ekintza edo jardueretan ere. Jokoaren operadoreak aurretiaz zehaztuko lituzke dagokion programan. Ekitaldiak gizartearekin, komunikabideekin, ekonomiarekin, ikuskizunekin, kulturarekin edo antzekoekin lotuta egongo dira.

Azaroaren 8ko EHA 3079/2011 Agindua

ELKARREN ARTEKO APUSTU HIPIKOAK

Elkarren arteko apustu hipikoa honetan datza: zaldi-lasterketa baten edo bat baino gehiagoren emaitzak iragartzeko lehiaketan, baita lasterketa horien barruan gertatzen diren ekintza edo jarduerenak ere. Jokoaren operadoreak aurretiaz zehaztuko lituzke dagokion programan.
Jokatutako zenbateko osoaren ehuneko bat, betiere sarien programarekin bat, emaitza asmatu dutenen artean banatuko litzateke. Ehuneko hori aurretiaz jokoaren oinarrizko arauetan zehaztuko litzateke.

Azaroaren 8ko EHA 3083/2011 Agindua.

KONTRAPARTIDAKO APUSTU HIPIKOAK

Kontrapartidako apustu hipikoa honetan datza: ekitaldi hipiko baten edo bat baino gehiagoren emaitzen iragarpena asmatzean, baita halako ekitaldi edo lehiaketen barruan gertatzen diren ekintza edo jardueren kasuan ere. Jokoaren operadoreak aurretiaz zehaztuko lituzke dagokion programan Parte-hartzaileak joko-operadorearen aurka egingo luke apustua. Saria zehazteko, parte-hartzaileak ipinitako zenbatekoa operadoreak iragarpen horretarako aurretiaz balioztatu duen koefizientearekin biderkatuko litzateke.

Azaroaren 8ko EHA 3082/2011 Agindua

GURUTZATUTAKO APUSTUAK

Las apuestas cruzadas son aquellas resultantes de la casación de ofertas a favor y en contra realizadas por los participantes sobre un determinado evento y hecho susceptible de apuesta; el operador actúa únicamente como intermediario entre los participantes y garante de las cantidades por éstos jugadas. Las apuestas cruzadas se basan en un coeficiente de apuesta que determina la cuantía que el participante podrá ganar en las apuestas cruzadas a favor o la cuantía que el participante deberá arriesgar en las apuestas cruzadas en contra. Existen distintos tipos de apuestas cruzadas según el objeto de la apuesta: apuestas deportivas cruzadas (sobre acontecimientos deportivos), apuestas hípicas cruzadas (sobre acontecimientos hípicos) y otras apuestas cruzadas (sobre eventos incluidos en el correspondiente programa del operador relacionados con la sociedad, los medios de comunicación, la economía, los espectáculos, la cultura u otros similares).

Orden HAP/1369/2014, de 25 de julio

ZORI-MAKINAK

El juego de máquinas de azar es aquel en el que se intenta obtener, en un tiempo delimitado, una combinación de signos o representaciones gráficas que, de conformidad con las reglas particulares del juego establecidas, resulte agraciada con un determinado premio. No tendrá la consideración de juego de máquinas de azar aquel cuyos elementos esenciales sean propios de otros juegos ya regulados.

Orden HAP/1370/2014, de 25 de julio

BLACK JACK

Black Jack kartekin jokatzen den ausazko jokoa da. Bertan, parte-hartzaileek antolatzailearen aurka jokatzen dute, eta jokoaren helburua hogeita bat puntu lortzea da, edo kopuru horretara ahalik eta gehien gerturatzea, betiere pasatu gabe. Irabazten duten parte-hartzaileentzako sarien zenbatekoa operadorearen oinarrizko araudian eta arau berezietan oinarrituta zehaztuko da.

Azaroaren 8ko EHA 3088/2011 Agindua.

BINGOA

Bingoan jokatzean, parte-hartzaileak txartelak (kartoizkoak zein birtualak) erosten ditu, eta lortu behar den zenbaki konbinazioa lortzea da helburua. Zenbakiak zozketa bidez ateratzen dira. Zozketa honek, helburu horretarako prestatu denez, jokoan dauden zenbaki guztiak biltzen ditu. Jokoaren arau berezietan operadoreak zehazten du bildutako zenbateko osotik sarietara bideratuko den ehunekoa, eta gehienez ere 150.000 eurokoa izango da.

Azaroaren 8ko EHA 3087/2011 Agindua

LEHIAKETAK

Lehiaketetan saria irabazten da, dirutan edo jenerotan, eta irabazten duen parte-hartzaileak jasotzen du, arau berezietan ezarritakoari jarraiki. Ausaz irabazi daiteke, baita lehiaketa, ezagutza edo trebetasun proba zehatzak gainditua ere, zoriak edonola eta edozein momentutan eragiten duela ere. Telebistan, irratian, interneten edo bestelako komunikabideen bitartez eskaini, garatu eta ebazten dira, betiere jokoa ekitaldi nagusiarekin lotuta edo haren menpe baldin badago.
Parte-hartzeko zuzenean dirua eman daiteke, baina baita telefono deiak egin, testu mezuak bidali edo bestelako bide elektroniko, informatiko edo telematikoak erabili ere. Hauek tarifa gehigarria izango dute.

Azaroaren 8ko EHA 3084/2011 Agindua

PUNTU ETA BANKUA

Puntu eta bankua jokoan, karta eskuan bederatzi puntu lortzea da helburua, edo kopuru horretara ahal bezain beste gerturatzea, baina pasatu gabe eta bankuaren karten kopurua gaindituta. Operadoreak bitartekari lanak egingo ditu eta hirugarrenen artean jokatutako kopuruen bermatzaile ere izango da, aurretiaz ezarritako kopuru edo ehunekoak kenduta.

Azaroaren 8ko EHA 3086/2011 Agindua

POKERRA

Pokerra kartekin jokatzen da, arau bereziek ezartzen dituzten karta konbinazioetako bat lortzeko helburuarekin. Hainbat parte-hartzailek elkarren artean jokatzen dute, jokoaren funtsa osoa edo dagokion zatia irabazteko. Konbinazioen balioak ere arau berezietan biltzen dira, eta irabazten den edo ez erabakitzeko jokoan jarraitzen duten jokalariek dituzten konbinazioak ere aintzat hartuko dira.
Apustuen gehiengo kopurua jokoaren araudiak ezartzen du.

Azaroaren 8ko EHA 3089/2011 Agindua

ERRULETA

Erruleta ausazko jokoa da, eta irabazteko parte-hartzaileak egiten duen apustuak bat egin behar du erruleta barruko bolatxoa gelditzen den zenbaki, kolore edo laukitxoaren kokapenarekin. Erruleta disko horizontal birakaria da, ardatz batek eusten du, eta zenbakidun laukitxo erradialetan banatuta dago. Apustu irabazleei dagokien sarien zenbatekoa kalkulatzeko, apustu irabazle bakoitzaren zenbatekoa biderkatuko da apustu bakoitzarentzat aurretik ezarritako koefizientearekin. Operadoreak aurretiaz zehaztuko ditu jokoaren arau berezietan koefiziente horiek.

Azaroaren 8ko EHA 3085/2011 Agindua

JOKO OSAGARRIAK

Joko osagarriak era askotakoak izan daitezke (zoria konbinatzen dute abilezia eta trebetasunarekin, kultura eta ezagutzekin, eta abar). Denek ere, dirua irabazteko helburutik haratago, dibertitzeko helburua dute. Irabazten duten parte-hartzaileentzako sarien zenbatekoa operadorearen oinarrizko araudian eta arau berezietan oinarrituta zehaztuko da.

Azaroaren 8ko EHA 3090/2011 Agindua