Ezagut gaitzazu

Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren organoa da Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusia (gaztelaniaz, DGOJ). Ogasunaren Estatu Idazkaritzaren menpe jarduten du, estatu mailan joko-jardueren erregulazio, baimen, ikuskapen, kontrol eta, hala badagokio, zigor eginkizunak betez.

  • Eginkizunak:
  1. Jokoak erregulatzen dituen araudia proposatzea eta joko horiek bete behar dituzten baldintza tekniko eta funtzionalak zehaztea; eta, hala badagokio, legez kanpoko jokoen zigorrak definitzea ere.
  2. Joko-jarduerak betetzeko gaitze tituluak eskatzeko prozeduren izapideak egitea.
  3. Zozketak antolatu eta egiteko baimenak ematea, baita bestelako apustu edo jokoak ere, haiek garatu eta aplikatzeko esparrua Autonomia Erkidego jakin batetik haratago zabaltzen bada. Kirol mailako ongintza apustuak ere barne hartzen ditu, edozein lurraldetan egiten direla ere.
  4. Jokoarekin lotutako jarduerak zaindu, kontrolatu, ikuskatu eta, beharrezkoa izanez gero, zigortzea.
  5. Jokoen arloko administrazio prozedura zigortzaileen izapideak egitea, Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundearen saltokiei lotuta.
  6. Joko-erregistroen kudeaketa
  • Egitura (Organigrama)
    • Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusia (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ)
      • Jokoa Erregulatzeko Zuzendariordetza Nagusia
      • Jokoa Ikuskatzeko Zuzendariordetza Nagusia
      • Kudeaketarako eta Erakundeen Arteko Harremanetarako Zuzendariordetza Nagusia
  • Egoitza (harremanetarako):