Pestañas

Ezagut gaitzazu

Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren organoa da Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusia (gaztelaniaz, DGOJ). Ogasunaren Estatu Idazkaritzaren menpe jarduten du, estatu mailan joko-jardueren erregulazio, baimen, ikuskapen, kontrol eta, hala badagokio, zigor eginkizunak betez.

  • Eginkizunak:
  1. Estatu mailako noizbehinkako joko jarduerak baimentzea, bai eta baimen berezia eskatzen duen titulua behar duten modalitateekin eta joko motekin lotura duen beste edozein gai ere.
  2. Estatu mailako joko-jarduerei buruzko araudiak duen inpaktua proposatzea eta aztertzea.
  3. Estatu mailako joko-jarduerak eta horietan erabiltzen diren sistema teknikoak ikertzea, eta ikerketa horien ondoren beharrezkoak diren espediente zehatzaileak proposatzea.
  4. Estatu mailako joko-jarduerak betetzeko gaitze tituluak eskatzeko prozeduren izapideak egitea.
  5. Jokoen arloko administrazio prozedura zigortzaileen izapideak egitea, Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado, S.M.E. S.A. Estatuko merkataritza-sozietatearen saltokiei lotuta. 
  6. Estatuko Administrazio Orokorraren beste organo zein organismoekin, autonomia-erkidegoekin eta autonomia-estatutua duten hiriekin, tokian tokiko erakundeekin, nazioarteko organismoekin eta beste edozein erakunde publikorekin (Espainiakoa zein atzerrikoa) dituen erakundeen arteko harremanak mantentzea, betiere joko-jarduera arautzeaz arduratzen diren neurrian.
  7. Erakundeen arteko harremanak izatea erakunde publiko zein pribatuekin, jokoak duen inpaktu sozial eta ekonomikoari lotuta.
  8. Jokoaren kudeaketa administrazioari lotutako tasak kudeatzea eta likidatzea, eta joko-lizentzia orokorrei lotutako bermeen kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaz arduratzea.
  9. Langileak eta materialak kudeatzea, eta zuzendaritza-organoaren aurrekontua ere kudeatzea.
  10. Nahitaez erreserba behar duten loterien jarduera baimenaren berri ematea.
  11. Jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 Legean aurreikusitako arau-hausteak direla eta irekitako zehapen-espediente administratiboak izapidetzea.
  12. Baimendu gabeko joko ilegala aurkitu eta zigortzea, Espainian egiten dena zein Espainiatik kanpo gauzatu arren Espainiara zuzenduta dagoena.
  13. Erakunde, joko-operadore, haien zerbitzu-hornitzaile eta jokoetan parte hartzen dutenei informazioa eskatzea.
  14. Ordainketa-zerbitzuen edozein hornitzaileri, ikus-entzunezko komunikazioen, informazio gizarteko zerbitzuen zein komunikazio elektronikoen hornitzaileei eta jokoari lotutako publizitatea edo promozioak hedatzeko zerbitzuak zein hedapen-kanalak eskaintzen dituztenei ematen ari diren zerbitzua eteteko eskatzea.
  15. Jokoen betekizun tekniko eta funtzionalak ezartzea eta jokoen sistema teknikoak homologatzea.
  16. Parte-hartzaileen eta joko-operadoreen arteko erlazio mekanismoak eta parte-hartzaileen interesak babesteko mekanismoak sustatzea eta gainbegiratzea, parte-hartzaileek operadoreen aurka jartzen dituzten erreklamazioak izapidetzea barne.
  17. Jokoaren inguruan ikerketak eta ikerketa-lanak sustatzea eta egitea, bai eta jokoak gizartean duen inpaktuari buruzkoak ere.
  18. Estatu mailako jokoarekin zerikusia duen publizitatea arautzen duten mekanismoak eta sistemak gainbegiratzea.
  19. Estatu mailako jokoaren sektoreko erregistroak kudeatzea.
  20. Agintari eskudunekin lanean aritzea iruzurrak prebenitu eta kontrolatzeko eta joko-jardueretan zintzotasuna defendatzeko, bai eta Europako Esparru Ekonomikoko beste erakunde arautzaileekin ere, legez kanpoko jokoa zigortzeko.
  21. Prebentzioko ekintzak gauzatzea gizartea jokoaren eta joko arduratsuaren gainean sentsibilizatzeko, informatzeko eta jardunbide egokiak zabaltzeko. Horretarako, publizitate kanpainak antolatzen ditu, komunikabideetan eta komunikazio-sareetan parte hartzen du eta beste Herri Administrazio eta organismoekin jarduten du, publikoak zein pribatuak.
  • Egitura (Organigrama)
    • Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusia (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ)
      • Jokoa Erregulatzeko Zuzendariordetza Nagusia
      • Jokoa Ikuskatzeko Zuzendariordetza Nagusia
      • Kudeaketarako eta Erakundeen Arteko Harremanetarako Zuzendariordetza Nagusia
  • Egoitza (harremanetarako):