2. Joko-jardueraren kontrola

Joko-jardueraren kontrola

JAZNren jarduera aurkibidea

 

Gainbegiratze eta kontrol jarduerei buruzko informazio tekniko espezifikoa ikusteko, horretarako jarritako atala kontsulta dezakezu Zuzendaritza Nagusiaren webgunean.

JAZNri dagokio joko-operazioen osotasuna, segurtasuna, fidagarritasuna eta gardentasuna zaintzea, eta baita indarrean den araudia eta joko-jardueren ustiaketarako ezarritako baldintzen betetzea ere. Xede hori betetzeko, hauek dira jarduera kontrolatzeko oinarrizko jarduera-ildoak:

  • Estatu mailako joko-jarduerak zaintzea, kontrolatzea eta ikuskatzea.
  • Jokoen sistema teknikoak homologatzea eta jokoen eta jokoetan erabilitako sistema teknikoen baldintza tekniko eta funtzionalak ezartzea.
  • Baimenik gabeko legez kanpoko jokoa pertsegitzea, Espainian egiten dena zein Espainiatik kanpo gauzatu arren Espainiara zuzenduta dagoena.
  • Agintari eskudunekin lankidetzan aritzea kapital zuriketa eta terrorismoaren finantziazioa prebenitzeko legedia betetzen, eta baita polizia judizialarekin ere iruzurrak prebenitu eta kontrolatzen eta joko-jardueretan zintzotasuna defendatzen.

 

Estatu mailako joko-jardueren zainketa, kontrola eta ikuskapenaItzuli orrialde hasierara

Bere ikuskapen zereginetan, JAZNek joko-jardueren garapenari lotutako alderdi eta estandar guztiak zaindu, auditatu eta kontrolatu behar ditu, izan alderdi horiek administratiboak, ekonomikoak, prozedurakoak, teknikoak, informatikoak, telematikoak edo dokumentazioari lotutakoak. Jokoen gainbegiratzea eta kontrola jarduera hauetan oinarritzen da:

  • Joko-jardueren etengabeko gainbegiratzea.
  • Ikuskapen-jarduerak

 

Joko-jardueren etengabeko gainbegiratzea Itzuli orrialde hasierara

Joko-jardueren monitorizazioa, nagusiki, hainbat iturrietatik lortutako joko-transakzioei buruzko informazioaren azterketan oinarritzen da, eta hauek izan daitezke iturriak:

  • Operadoreen monitorizazio sisteman (Barne Kontrolerako Sistema - BKS) jasotako jokoen datuak, eta erabiltzailearen erregistroari, apustuei eta sariei buruzkoak.
  • Jokalariak egiaztatzeko (Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistro Orokorra (JSIEO) eta nortasuna egiaztatzeko JAZNek eskainitako web-zerbitzura operadoreak egindako kontsultak.
  • Operadoreek lizentziak emateko edo sistemak homologatzeko prozeduretan JAZNri emandako izaera tekniko, operatibo edo ekonomikoko informazioa.
  • Jokorako tokiak berrikusteko jardueren gaineko txostenak.
  • Erabiltzaileek egin eta JAZNen jasotako salaketetako eta/edo erreklamazioetako datuak.

Datuen osotasuna zein kalitatea funtsezkoak dira JAZNren informazio sistemaren eraginkortasun handiena lortzeko. Hori dela-eta, datuaren kalitatea kontrolatzeko plan berezi bat jartzen da urtero abian, operadoreek emandako informazioaren osotasuna eta fidagarritasuna bermatze aldera. Ondorengo taulan dator burututako jardueren laburpena.

Jardueren laburpena
 
Jarduerak 2016 2017
Operadoreei egindako komunikazioak 870 933
Operadoreei irekitako intzidentziak 1.169 953
Itxitako intzidentziak 728 570
Operadoreei erantzundako kontsultak 50 60

 

2017an honako ezohiko egoera hauek eman ziren BKSren datuen kalitatearen arloan:

  • Intzidentziak kudeatzeko prozedura berri bat jarri da abian BKSen. 19 operadoreri aplikatu zaie, operadorearen eta JAZNren arteko komunikazioak optimizatzeko asmoz.
  • Bi operadorek aldatu egin dute joko eta biltegi plataforma, eta hiru operadorek biltegia abiarazi dute.
  • Datuen eredu bat zehaztu da, jokoen sustapenetako informazioa estandaritzeko.
  • Nazioarteko likideziarako informazio datuen eredua moldatu egin da.

Joko-transakzioei buruzko informazioaren azterketak eta tratamenduak aukera ematen du bereziki kritikotzat diren jokalariak babesteari buruzko zenbait betekizunen betetzea etengabe monitorizatzeko, hala nola: parte-hartzaileen nortasuna egiaztatzeko operadoreek abian jarritako prozedurak; sarbidea kontrolatzeko mekanismoak, debekatuta duten pertsonen parte-hartzea galarazteko, adingabeak eta debekatuen erregistroan inskribatuta dauden pertsonak, kasu; eta, joko-jarduera arduratsuaren garapena.

2017an kontrol estentsibo berriak ezarri dira, ondorengo alderdiak monitorizatzera zuzenduak:

  • 13/2011 Legearen 6.2 artikuluaren c) letran jasotzen diren debeku subjektiboen kontrola, joko-operadoreei lotutako pertsonen erregistroan inskribatutako pertsonena, alegia.
  • Jokalarien gordailu-mugak aldatzeko betekizunek behar bezala funtzionatzea.
  • Gastuaren eta jokorako denboraren mugak behar bezala funtzionatzea ausazko makinetan.

Operadore berrien jokorako plataformak berrikusteko jarduerak ere etengabeko gainbegiratzea osatzera datoz. Operadore batek jarduera abiarazten duen edo lizentzia berezi berri bat merkaturatzen duen bakoitzean, operadorearen jokoaren sistema teknikoa ad hoc aztertzeko prozedura bat abiarazten da, horrek dituen arriskuetara zuzendutako ikuspegi batekin.

Operadore berriak edo lizentzia berezi berriak aztertzeko prozedura
 
Legez kanpoko jokoa 2016 2017 Guztira
Lizentzia orokorren berrikuspena 7 1 8
Lizentzia berezien berrikuspena 29 4 33

 

Gainbegiratze-jarduera horien ondorioz, hauek dira operadoreei egindako informazio-errekerimendu eta komunikazioak:

Monitorizazio intzidentziak
 
Intzidentziak 2017
Erabiltzaileen erregistroaren kontrola (bikoiztuak, oker identifikatuak, erabiltzailearen erregistrorik gabeko joko-kontuak
)
8
Debekatuen kontrola 26
Adingabeen kontrola 21
Gordailuetako mugak gainditzea 18
Gastuaren mugak gainditzea ausazko makinetako saioan 20
Gordailuetako mugak handitzeko aldiak 5
Operadore berrien
erabiltzaile erregistroaren funtzionamendua eta ausazko makinetako joko berrietako saioko mugak berrikustea
5
Bingoa zuzen ibiltzearen gaineko kontrola 5

 

Ikuskapen-jarduerak Itzuli orrialde hasierara

Gaitze-ziurtagiria duten operadoreei buruzko salaketa hauek jaso dira:

 

Salaketen arrazoiak
 
Motivos 2014 2015 2016 2017 Total
Kontuak blokeatzea eta kautelazko etenaldia 7 13 4 22 46
Kuota aldatzea, apustua bertan behera geratzea edo saririk ez ordaintzea 15 41 17 21 94
Debeku subjektiboak 2 3 4 8 17
Bonoak eta publizitatea 3 13 5 6 27
Gordailuen eta apustuen mugak 1 2 3 5 11
Sistemen manipulazioa       4 4
IJokalariari informatzea 1 3 1 3 8
Jokoaren ausazkotasun-eza   2 3 3 8
Ordaintzeko moduak     4   4
Irudian, batera ".com"   1     1
Operadore batzuk. 3 1     4
Beste zenbait   3 1   4
Guztira 32 82 42 72 228

Ondorengo koadroan zehazturik datoz araututako merkatua hasi zenetik izandako salaketak:

Legezko jokoaren jardueragatiko salaketak
 
Salaketak 2012 2013 2014 2015 2016 2017 Guztira
Jasotako salaketak 10 39 32 83 40 72 277
Artxibatuak 10 16 26 54 74 63 243
Aurretiko ikerketa abiarazita   23 29 58 24 33 33

 

Jasotako salaketen emaitzari eta operadoreen etengabeko gainbegiratzeen berezko prozesuei dagokionez, berriz, ondorengo koadroan azaltzen da araututako merkatua hasi zenetik izandako emaitza:

Egiaztatze-prozedurak
 
Prozedurak 2012 2013 2014 2015 2016 2017 Guztira
Abiarazitako egiaztatze-espedienteak 7 33 9 21 7 11 88
Artxibatutako espedienteak   10 2 8 4 2 26
Zehapen-prozedura abiarazteko proposamenak   17 13 7 5 2 44

 

Joko sistema teknikoen homologazioa Itzuli orrialde hasierara

Operadoreek behar bezala homologatutako jokorako ekipo eta softwareak erabili behar dituzte. Jokoen sistema teknikoen homologazioa, zehazki, sistema teknikoen egokitasuna ziurtatzen duten txostenetan oinarritzen da. Txosten horiek jokoaren softwarearen funtzionaltasuna ziurtatzen espezializaturik dauden laborategiek eta segurtasun informatikoaren auditoriak burutzen espezializaturik dauden erakundeek egiten dituzte, eta JAZNek aurretik izendatzen ditu batak zein besteak.

Sistemen hasierako homologazioa lizentzia orokor eta bereziak emateko prozeduraren testuinguruan egiten da.

Homologazioaren adierazleak
 
Adierazleak 2012 2013 2014 2015 2016 2017 Guztira
Homologatzeko eskaera kopurua 271 9 10 94 12 14 410
Emandako homologazio kopurua (lizentziako)   276 8 46 57 12 399
Ukatutako homologazio kopurua (lizentziako)   4 2   1   7
Homologatze bidean den kopurua (lizentziako) 271     48 2 2 325

 

Hasierako homologaziotik aurrera, jokoaren sistema teknikoen homologazioa honela segitzen da egiten: elementu kritikoetan diren aldaketa esanguratsuak aurrez baimentzen dira, eta aldaketen hiruhileko txostenak eta bi urtean behin egin beharreko auditoriak egiten dira.

Eskabide kopurua. Aldaketen kudeaketa
 
Eskaerak 2016 2017
Joko berriak 78 127
Jokorako softwarearen hornitzaile berria 6 27
Erruleta zuzenean 3 12
Plataformaren migrazioa   10
Parte hartzeko kanalak 10 9
Bertsioa handiagotzea 4 5
CPD 3 5
Ordaintzeko metodoak   3
Besterik 13 7
Guztira 117 205

 

Aldaketa esanguratsuak
 
  2013 2014 2015 2016 2017
Aldaketa esanguratsuak kudeatzea baimentzearen aldeko ebazpenak 42 44 35 107 195
Aldaketa esanguratsuak kudeatzea baimentzearen kontrako ebazpenak 8 5 6 4 6

 

Bestalde,  2015eko lehen hiruhilekoan zehaztu zen joko-operadoreentzat derrigorrezkoa den bi urtez behingo auditoretzaren gaineko esparruaren edukia, zeina 2015eko apirilaren 1ean argitaratutako ohar tekniko baten bidez islatu zen. 

Sistema teknikoei eta homologatze-prozedurei buruzko kontsultak
 
  2015 2016 2017 Guztira
Kontsulta kopurua 132 57 80 212

 

Legez kanpoko jokoa pertsegitzeaItzuli orrialde hasierara

Jokoa arautzeko legearen promulgazioaren eta 2012ko ekainean joko-operadoreei gaitze-ziurtagiriak ematearen ondorioz, Espainian gaitze-ziurtagiria lortua ez duten erakundeek operatutako webguneak utzi beharra diote bere jarduerari Espainiako lurraldean.

Halako jarduerak uztearen inplementazioan gerta daitezkeen ez betetzeak hautemateko eta ezarritako lege-esparrua zaintzeko xedez, JAZNek zenbait jarduera burutzen ditu Espainiako merkatuan gaitze-ziurtagiririk gabe egindako online joko-jarduerak desagertzera zuzenduta. Jarduera horiek bi ardatz nagusiren inguruan garatzen dira, 2013. urtean ezarritako estrategiari jarraipena emanez, eta hauek dira:

  • Espainiako Internet sareari esleitutako IP helbideen bidez konektatutako (espainiar lurraldetik egindako konexioak) gailuetatik sarbidea egiteko aukera ematen duten joko-webguneen errolda bat izatea.
  • Webguneei zehapen-prozedura bat abiaraztea proposatu aurretiko egiaztatze-prozedurak, webgune horiek salaketa, kexa, erreklamazioa edo Joko Ikuskaritzarako Zuzendariordetza Nagusiaren (JIZN; gaztelaniaz, SGIJ) aurrean aipamen hutsa izan dutenean, edo ikerketaren jomuga direnean Interneteko bilatzaileetan, sare sozialetan edo hainbat webgunetan.

 

Espainiako lurraldetik konexioa eguin daiteken webguneen errolda bat egitea Itzuli orrialde hasierara

Gaitze-ziurtagiririk gabeko joko-jarduerei buruzko jarduera nagusietako bat, izan, espainiar lurraldetik konektatzen diren jokalarientzat eskuragarri dauden webguneen errolda bat egitea da, baimenik gabeko joko eskaintza osoa identifikatzeko eta eskaintza horren helmena nahiz merkatuan duen kokapena ezagutzeko. Errolda horretan, honako hauek jasotzen dira: webguneko operadoreari buruzko informazioa, eskaintzen duen jardueraren izaera, burutzen duen jarduera jokoa arautzen duen legearen aplikazio eremukoa den ala ez, online jokoaren merkatuan duen kokapen indizea (Alexa indizea), webgunearen komunikazio-hizkuntzak (batik bat, espainiera) eta espainiar lurraldetik jokalariak onartzea ala ez onartzea (Espainiako egoiliar gisa identifikaturik izan ala ez). 

Webgune baten errolda egina denean, gainera, aldizkako jarraipena egiten zaio horri, Espainian duen jarduera egiaztatze aldera eta, hala badagokio, aurretiko informazioaren espedientea hasteko.

Errolda egitea jarduera dinamikoa da oso, gehitze eta aldaketak eransten dira etengabe, eta gaur egun operatzen ez dauden webguneen zerrenda dinamiko bat jasotzen du, ondoren zehazten diren ikuskapen-jardueren edo webgune horien merkataritza garapenaren ondorioz.

Itxitako web-orri kopurua
 
Itxitako webguneak 2013 2014 2015 2016 2017 Guztira
JAZNek espedientea abiarazi gabe 104 184 234 91 255 839
JAZNek espedientea abiarazita 13 28 35 46 16 132
Guztira 117 212 269 137 271 961

 

Zehapen-prozedura bat hastea proposatu aurretiko egiaztatze-prozedurak Itzuli orrialde hasierara

Webgune batek salaketa, kexa edo erreklamazio bat jasotzen badu erabiltzaile baten aldetik edo Espainian online jokoaren merkatua legezkoa, segurua eta arduratsua izan dadin interesatuta dagoen edozein herritar edo erakunderen aldetik, edota legez kanpoko jokoaren webguneen erroldaren gaineko kontrol-jarduerak agerian uzten badu gaitze-ziurtagiririk ez duen webgune jakin baten garrantzia Espainiako jokoaren merkatuan, aurretiko informazioari buruzko jardueren prozedura bati ekiten zaio. Hauek dira prozedura horren etapa nagusiak:

  • JAZNko ikuskatzaileek ebidentzia elektronikoen akta irekitzearekin egiaztatzen da balitekeela baimenik gabeko webgune jakin baten joko eskaintzara sartzeko aukera egotea Espainiako lurraldean kokatutako gailuetatik. Joko eskaintza hori jokoa arautzen duen legearen 3.a) artikuluan jasotzen den definizioari egokitu behar zaio. Aktan honako hau jasoko da: jarduera horretan dabilen joko-operadorearen identifikazioa, webguneak merkatuan duen kokapena (Alexa indizea), komunikazio-hizkuntza, webgunean bertan egindako erabiltzailearen erregistro baten formalizazioa, joko eskaintzan parte hartzeko gordailua eratzeko aukera, eta webgunean eskainitako jokoaren modalitateetako batean parte hartzea.
  • Operadoreari (mugaz haraindikoa, normalean) jakinarazpen bat bidaltzen zaio, egiaztatutako egitateak jasoz bertan eta Espainiako lurraldean gaitze-ziurtagiririk gabe online jokoen jarduerak burutzeak ekar ditzakeen ondorio juridikoen berri emanez, joko-jarduera hori lizentziarik gabe ari baldin bada, eta operatzen duen webgunearen joko eskaintzara Espainiako lurraldetik sartzea ezgaitu baitaiteke.
  • Ebidentzien beste akta bat irekitzen da, egiaztatzeko JAZNek Espainiako lurraldetik webgunera sartzeko eskatu duen ezgaitzea inplementatzen ari ote den operadorea.
  • Zehapen-prozedura bat irekitzeko proposamena webguneko operadorearen aurka, kontuan hartuz aurretiko informazio prozedurako gertatzezko aurrekariak eta operadoreak espainiar lurraldetik sartzea ezgaitzeko jaso duen eskaeraz geroztik izan duen jokabidea. Aipatu beharra dago espediente batean bertan egon daitezkeela ikuskatzen ari diren webgune bat baino gehiago.

Ondorengo koadroan jasotzen dira, xehaturik, araututako merkatua hasi zenetik izandako aurretiko informazio-espedienteak:

Legez kanpoko jokoari buruzko espedienteak
 
Legez kanpoko jokoa 2012 2013 2014 2015 2016 2017 Guztira
Abiarazitako espedienteak 17 50 49 30 24 11 181
Zehapen-prozedura abiarazteko proposamenak 17 16 20 20 13 16 102
Artxibatzea erabakitakoak   4 13 3 6 3 29

Zehapen-prozedura abiarazteko 16 proposamenetan legez kanpoko jokoaren 17 web-atari jaso dira.

Oso zaila bada ere legez kanpoko jokoaren bolumena zenbatzea, duen izaeragatik inguru zeharo zabal eta dinamikoko online merkatu baten aurrean gaudelako, JAZNek etengabeko ikuskatze lana burutu du hasiera-hasieratik. Internet eremuan garrantzi handiena duten (Alexa indizea erabilita erreferentzia gisa) eta erabiltzaileen, operadoreen edo joko-elkarteen aldetik salaketa jaso duten webguneak izan ditu jomugan lehen-lehenik, eta lortutako emaitzek agerian uzten dute legez kanpoko jokoaren kontrako borrokak jasotako erantzuna positiboa dela, eraginkortasun maila handia erakutsiz europar eremuko operadoreen artean, baina ez hainbeste beste lurralde batzuetan kokatzen direnen artean.

Ikuskapen-jarduera denboran zehar egiten eta garatzen den jarduera bat da, eta sarera sartzeko operadoreek web-orrietara sartzeko ezartzen duten blokeoarekin osatzen da.

Horrez gainera, honako jardunbide hauek burutu dira zehapen-jarduerari lotutako euskarrien eremuan:

Zehapen-jardueraren euskarrien jardunbideak:
 
Zehapen-jarduera 2015 2016 2017 Guztira
Operadoreak joko-jarduera merkaturatzea
eten izana egiaztatzeko aktak
35 10 8 53
Informazio zerbitzuen hornitzaileetan web-atarietara
sartzea blokeatu izana egiaztatzeko txostenak
2 3 2 7

 

Baimenik gabeko loteria jokoen merkaturatzearen jarraipena eta kontrolaItzuli orrialde hasierara

Loteria jokoen jarraipena egiteko eta kontrolatzeko jarduerak barne hartzen ditu Espainian erreserbaturik diren loteria jokoen merkaturatzeko, edo merkaturatzen parte hartzeko, jardueren ikerketa eta esetsaldia, baldin izendaturiko operadorearen (SELAE edo ONCE) baimenik ez badu, eta baita jokoa arautzen duen legearen 4. artikuluan ezarritako erreserba printzipioa hautsiz jokoa antolatzeko edo ustiatzeko egiten diren jarduerak ere.

Baimenik gabeko loterien merkaturatzea denaz bezainbatean, ondorengo taulan jasotzen da burututako salaketa eta espediente kopurua:

Baimenik gabeko loteria jokoen merkaturatzea
 
Baimenik gabeko loteriak 2012 2013 2014 2015 2016 2017 Guztira
Jasotako salaketak 12 31 31 43 16 20 153
Abiarazitako espedienteak 9 17 13 7 2 1 49
Zehapen-prozedura abiarazteko proposamenak   1 7 1     9

 

Ondorengo taulan, berriz, erreserba printzipioa hautsiz loteria jokoen antolaketari buruz izandako jarduera jasotzen da:

Erreserba printzipioa hautsiz egindako joko-jarduerak
 
Burututako jarduerak 2012 2013 2014 2015 2016 2017 Guztira
Jasotako salaketak 8 22 51 44 15 6 146
Abiarazitako espedienteak 1   4 4 2 1 12
Zehapen-prozedura abiarazteko proposamenak   1   1   3 5

 

Agintari eskudunekin lankidetzan aritzea iruzurrak prebenitu eta kontrolatzeko eta joko-jardueretan zintzotasuna defendatzeko. Itzuli orrialde hasierara

JAZNek Apustuen Merkatuaren Ikerketa Globalerako Zerbitzua (SIGMA, gaztelaniaz) sortu zuen 2017ko apirilean, iruzurra prebenitzen eta kontrolatzen laguntzeko, batik bat partiduen amarruen aurka egiten eta kirolaren zintzotasuna, kirol etika nahiz apustu merkatuetako zintzotasuna babesten. SIGMAk zeregin hauek ditu:

  • Euskarria eta laguntza eman Estatuko Segurtasun Gorputz eta Indarrei (FCSE, gaztelaniaz) ekitaldien amarruari, kirol apustuei eta jokoetako iruzurrari buruzko ikerketetan.
  • Kirol apustu irregular edo susmagarriei buruzko alerten informazioa joko-operadoreekin elkartrukatzea kudeatu.
  • Kirol ekitaldiei buruzko informazioa kirol antolakundeekin elkartrukatzea koordinatu.
  • Kirolarien eta kirolarekin lotutako pertsonen datuei buruzko informazioa kirol antolakundeekin elkartrukatzea koordinatu.
  • Jokoa arautzen duen legearen 6.2 artikuluan, d), e) eta f) letretan jasotako debeku subjektiboa betetzen ez duten kirolarien eta kirolari lotutako beste pertsonen jokabideak pertsegitu eta araubidetu.
  • Kirol apustuei buruzko informazioa aztertu apustu susmagarri edo irregularrak hautemateko.

 

SIGMAren jarduerak
 
Jarduerak  2016 2017 Guztira
FCSEren errekerimendua 4 18 22
FCSEren osagarrizko informazio eskaerak 2 121 49
Kirol amarruei buruz jasotako alertak 1 45 46
Ofiziozko jarduerak   7 7
Guztira 7 191 198

Oharra: SIGMA 2017an sortu zen JAZNren unitate gisa, alabaina aurreko urteetan ere burutu ziren gerora aipatu unitatearen egitekoen artean sartuko ziren jardunbideak.

Ondorengo taulan alerta kopurua jasotzen da, kirolez banatuta:

Kirol alertak
 
Kirola Kopurua
Futbola 22
Tenisa 16
Badmintona 3
Besterik 5

 

JAZNek, halaber, lankidetzan segitzen du ZAEArekin datuen urteroko elkartrukaketan, 2014an sinatutako hitzarmena betez.

2017an ZAEAk egindako 40 errekerimendu bideratu dira.