Erabilerraztasuna

Azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretuak xedatzen dituen irisgarritasunaren eta diseinu unibertsalaren printzipioak beteta, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (JAZN; gaztelaniaz, DGJO) lan egiten du interneteko Atariaren bitartez (http://www.ordenacionjuego.es) Sail horrekin harremanetan jartzen diren herritar guztiek (bereziki desgaitasunen bat dutenek eta adindunek) informazioa eta zerbitzu elektronikoak beste edonork bezala atzitu ahal ditzaten, haien ezaugarri pertsonalei, baliabideei zein ezagutzei erreparatu gabe. Dekretu hark onartzen du, hain zuzen ere, pertsona desgaituek teknologiak, informazioaren gizartearekin lotutako produktu edo zerbitzuak eta komunikazio sozialeko bitartekoak atzitzeko oinarrizko baldintzei buruzko Araudia.
 
Horretarako, JAZN-ren Atariak (gaztelaniaz, DGOJ) UNE 139803:2004 Arauaren 1 eta 2 lehentasunak betetzen ditu, eta W3C-ren Web Edukien Irisgarritasunari Buruzko Jarraibideen A-bikoitza mailara moldatzen da, 1494/2007 Errege Dekretuak xedatutakoarekin bat.
 
Atari horren irisgarritasun maila aztertzeko azken berrikuspena 2012ko azaroan egin zuten.
 
Edonola ere, webgune honen irisgarritasunari buruzko edozein galdera egiteko, mezu elektroniko bat bidali ahal diguzu helbide elektroniko honetara:dgoj.incidencias@minhap.es
 
Kexa edo iradokizun formal bat egin nahi baduzu, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren aurrean Kexa eta Iradokizun Orokorren prozedura jarraitu beharko duzu, uztailaren 29ko 951/2005 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera. Aipatu dekretuak arautzen du Estatuko Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko testuinguru orokorra.